XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konstituzio formala eta materialaren artean egindako bereizketa izan behar dugu gogoan, herri sozialistetan, hain zuzen Konstituzio materialak sekulako garrantzia izango du eta, beronen agente politiko-juridiko inportanteena alderdi komunista izango delarik.

Azken faktore politiko-historiko bat bada Konstituzioen sorrera azaltzeko.

Hirugarren munduan Konstituzio piloa sortu da independentzia lortu ahala.

Hala ere, Zuzenbide konstituzionalari ezer guti aportatu dio fenomeno honek, lehendik zeuden ereduak jarraitu bait dituzte kasu gehienetan (Estatu kolonizatzailearena hain zuzen).

Iraultza sozialista gertatu den kasuetan, berriz, konstituzionalismo sozialista izan dute erreferentziatzat.

Hego-ameriketan, berriz, Estatu Batuetako Konstituzioak eragin handia izan du.

Hala eta guztiz, herri hauetako errealitate sozio-ekonomikoa eta politikoa erabat berezia da eta konexio eskasak dauzka ekuadorretik gorako estatu liberal zein sozialistekin.

Honenbestez, testu hauen aplikazioa oso berezia da.

Berriro ere, herri hauetako Konstituzioa materiala da eta honen osagaiak guztiz dibertsoak dira.

Lehenengo konstituzioez aipamen berezia.

Iraultza burgesak hiru konstituzio nagusi sortu zituen: britainiarra, amerikarra eta frantsesa.

Ingalaterran printzipio liberalak sistema politikoaren ardatz izatera iritsi arte prozesu luze bezain korapilotsua eman zen.

Burgeseriak Komunen Ganbara eratzea lortu zuen eta gobernamenduan partehartzea.

1642an paktua hautsi eta Carlos I erregea hil ondoren Parlamentuak Errepublika proklamatu zuen Cromwell buru zelarik.

Honek Konstituzio bat egin nahi izan zuen Instrument of Government baina Parlamentuak ez zuen onartu.

Cromwell hil ondoren monarkia birrezarri zen.

1688an Parlamentuaren subiranotasuna proklamatu zen erregearen ahalbideak mugatuz.

Printzipio hau britainiar konstituzionalismoan oinarrizkoa izango da, ez bait da honen gainetiko testurik onartuko.

Britainia Handian ez da, ondorioz, testu konstituzional bakarra eta idatzia egongo, botere guztien gainetik egongo dena.

Parlamentuaren oinarrizko legeek osatuko dute Konstituzioa.

Honekin batera guztiz inportanteak izango dira epaileen erabakiak common law eta komentzioak.

Konstituzio britainiarra flexiblea eta dinamikoa izango da, garai historiko-politiko bakoitzeko eskakizun eta beharretara egokituz.

Estatu Batuetako Konstituzioa 1787ko irailaren 17an onartu zuen 13 ingeles kolonia ohietako ordezkariez osaturiko asanblada konstituiente batek.

Konstituzioa oso laburra da, alderdi funtsezkoenak bakarrik jasotzen dituelarik.

Geroztik 26 emendakin izan ditu (eskubide eta askatasun berriak erantsiz).

Amerikar testu konstituzionala konpromezu zail baten fruitua da: konfederalak eta unitarioak batetik, liberalak eta esklabistak, kontserbadoreak eta progresistak... Estatu federal moduan antolatzen da, Federazioari botere orokor eta zehaztuak emanez.